OTAÑO ESKOLAN, ERE, PIZTU EUSKARA!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dugu Otañon. Egun honetako egitaraua berezia izango da , ikasleek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera paregabea izango dute.

10:30ean Haur Hezkuntzakoek “party aparta” izango dute gimnasioan., jarduera ezberdinez osatuta.

LH 1, 2, 3 mailakoek bi pertsonaia ospetsuren bisita izango dute, Inge Vidaurre eta Igor Frances arraunlariena, hain zuzen.

11:30ean metodologia batzordeko ikasle ordezkariek Joxe Arregi plazan horma-irudia jarriko dute.

12:00etan, berriz, LH 4, 5, 6koek izango dute aukera pertsonaia ospetsuak elkarrizketatzeko mediatekan.

15:00etatik 16:30era herri kirolak eta euskal haur jolasak izango ditugu Otañoko frontoian. Bertan, familiek parte hartzeko aukera izango dute.

Gaztain erreak janez goxo-goxo emango diogu amaiera arratsaldeko saioari.

Nahi duenak euskararen eguna ospatzen jarraitzeko aukera izango du ondoren, Joxe Arregi plazan!

 

Comments are closed

© 2019 Notio