Komunitatearen giza eta hezkuntza mailako eraldaketa egon dadin, hainbat hezkuntza jarduera arrakastatsu biltzen dituen proiektua da Ikas-Komunitatea.
Ikas-komunitatearen
oinarriak
Zizurkilgo herrira zabaldutako eskola gara.
Herriak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen dugu eta eskolako jarduerak herrira irekitzen ditugu.
Euskal kultura eta euskara gure jardueraren ardatz dira.
Gure hizkuntza, euskara, 365 egunetan erabiltzen, sustatzen eta bizitzen dugu. Herriko euskalduntzean funtzio garrantzitsua betetzen du eskolak.
Hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsonen partaidetza eta elkarlana da eskolaren oinarri nagusietako bat.
Nazioarteko hainbat eskolen artean osatutako sarea da Ikas-Komunitatea.
Ikasleek emaitza akademiko arrakastatsuak lortzea da gure helburua. Horretarako, ikasleen bizikidetzak osasuntsua izan behar du.
Ikaskuntza dialogikoa
Ikasleek berdintasunean oinarritutako elkarrizketa bidez ikasten dute. Berdinen arteko elkarrizketa batean, ikasleak azalpena, iritzia eta argudioa erabiltzen ditu.
Elkarrekintza aberatsa izan dadin, ahozkotasunak garrantzia handia du gure egunerokoan.



Komunitatearen parte-hartzea
Denon eskola denon artean eraikitzen dugu.
Askotariko elkarrekintzek ikasketa prozesua aberasten dute. Hori dela eta, ahalik eta pertsona gehien gerturatzen ditugu eskolara: irakasleak, familiak, auzokideak, hainbat herri eragile, boluntarioak.
Komunitate Zientifikoaren bermea
Jarduera arrakastatsuak
Ikaslearen arrakasta lortzeko Komunitate Zientifikoak bermatzen dituen jarduerak burutzen ditugu.
Talde elkarreragileak
Tertulia dialogikoak
Klasikoak | Kurrikularrak
Irakaslea bidelagun, ezagutza denen artean osatzen eta aberasten da.
Formakuntza
Horiei esker partaide guztiek heziketaren ikuspegi bera dugu.
HOP
Harreman Osasuntsuen Plana
Gatazkak prebenitu eta kudeatu ahal izateko, eredu dialogikoan oinarritzen gara: ikasleak errespetuzko jokabideetan ahalduntzen ditugu.