BADATOZ OPORRAK!

Neguko oporrak ate joka ditugun honetan, eskolako azken eguna berezia izan da Otañon.

Abenduak 23, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu. Menditik euripean jaitsi dira musikaren laguntzaz.  Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek ongietorria eman eta elkarrekin solasaldi  goxo-goxoan egoteko aukera izan dute eskolako mediatekan.

Lehen Hezkuntzako 3.,4.,5. eta 6. mailako ikasleak, berriz, Joxe Arregi plazara joan dira abestera. Herriko eragile ezberdinak hurbildu dira bertara eta, eguraldia lagun izan ez  den arren, giro bikainaz gozatzeko aukera izan dugu.

Comments are closed

© 2019 Notio