Zerbitzuak

Eskolak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
Goiz Txokoa, Jangela, Mediateka eta Eskola-Kirola

Goiz txokoa

Familien beharrei erantzun ahal izateko, goizeko 7:30etatik aurrera, giro goxo eta ludikoan, ikasleentzako eskaintzen den zerbitzua da.

Ordutegia: 7:30 – 9:30 (goizez)

Kudeaketa: OMBU guraso elkartea.

Ordu bete: 5 €
2 ordu: 9 €
Gehienez: 100 €

goiz-txokoa
jangela

Jangela

Familien egunerokoan laguntzeko, ikasleek giro lasaian eta kide artean bazkaltzeko espazioa da. Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleak bi txandatan banatuta bazkaltzen dute.

Janaria Ausolan enpresak prestatu eta eskolara bertaratzen du.

Ordutegia: 13:00 – 15:00
Arduraduna: Ane Juarez

ESKAERAK: 24 ordu lehenago. Menu bereziak 48 ordu lehenago.
INFORMEAK: HH2 – HH3 egunero, HH4 – HH5 astero, LH hiruhilero.

Ohiko bazkaltiarrak: 4,60 €
Ez-ohiko bazkaltiarrak: 5,20 €

MENUAK IKUSI (Gipuzkoa aukeratu, Zentruan “CEP PEDRO M. OTAÑO” idatzi)

Mediateka

Jangelako bazkaltiarrek mediateka zerbitzuaz gozatzeko aukera dute, baita etxean bazkaltzen duten Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ere.
Bertan, mediatekako eta jangelako arduradunaren zaintzapean ikasi, irakurri, talde lanak egin eta bideoak ikusteko aukera dute.

Ordutegia: 14:00 – 14:45

mediateka-taldelana
eskola-kirola

Eskola kirola

Eskola Kirolari esker ikasleek aukera dute osasuntsu hazteko, harremanak egiten ikasteko, kirol kultura ezagutzeko, euskara ikasteko eta beste hainbat balio eskuratzeko. Hori guztia sustatu nahi ditugu.

Ordutegia: 16:30 – 17:30

Arduraduna: Mikel Tejeria

KIROL-EKINTZAK: Multi-kirola, Okulo-manual, Atletismoa, Futbola …