Ametsa eskola eraldatzeko lehen pausoa izan zen. Pauso garrantzitsua, etorkizuneko eskola definitzea eta lehentasunak zehaztea eskatzen baitzion komuniatateari.
Ametsa
2003-2004 ikasturtean Ikas-Komunitate bilakatu zen eskola.
Ikas-Komunitate bilakatzeak zer nolako eskola nahi genuen pentsatzen jartzea ekarri zuen.
AMETSAz baliatu ginen eskola eraldatzeko eta horrek eskola berriaren ardatz nagusiak definitzea ekarri zuen.
Hausnarketa sakona eragin zuen ikasle, irakasle eta familiengan.