Aurten ere, ohiturari jarraituz, komunitatearen festa (UDABERRI FEST) ospatuko dugu maiatzak 20, asteartea.
Egun horretan, festa giroan elkarrekin hainbat ekintza egiteko aukera izango dugu:
15:15etan aiton-amonen bisita izango dugu eta eskolako pasabideetan zehar urteko erakusketa ikusteko aukera izango da. 16:40an, “Otañon, burlarik ez, irainik ez” eskolako arauari erreferentzia eginez, Tontolapiko ipuinaren antzezpena izango dugu. Ondoren, EUSKARALDIAren aurkezpena gauzatuko da ikasleen ahotik. Jarraian, EUSKARALDIKO talde argazkia atera eta guztion artean hormirudiak egiteko aukera izango dugu. Arratsaldeari amaiera emateko, mokadutxoa izango dugu.
Anima zaitezte!