Aurtegoan ere hemen izan ditugu Olentzero eta Mari Domingi. HH2tik LH2ko ikasleak irrikaz egon dira bisitaren zain. Agurtu eta gero makina bat galdera egin dizkiete. LHkoek jarduera desberdinak izan dituzte, mahai jokoak, kanpo jolasak eta arratsaldean pelikula. Hiruhilekoari amaiera borobila emateko.
Fraisoroko aiton-amonek ere gogoan izan ditugu eta gure bisitaren faltan, Gabon abestiz beteriko bideo bat grabatu zaie eta HHkoek egindako apaingarriak banatu. Ea datorren urtean aukera dugun bertaratzeko.
Bideoa: https://youtu.be/ViXj3Ir1i-k
Argazkiak: http://pedromariaotanoeskola.eus/argakiak/