Gaurkoan Ikaskomeko jardunaldiak izan dira Bilbon. Bertan, Jarduera Arrakastatsuak, inpaktu sozialeko ebidentzia zientifikoak eta ikastetxeen esperientziei buruzko elkarrizketak partekatzeko aukera izan da. Honekin, hezkuntza eta gizartea eraldatzeko lanean jarraitu nahi da, ikasle guztien emaitzak eta ongizate emozionala hobetzeko. Gure eskola bertan izan da, komunitateko Ametsaren prozesua eta hau aurrera eramateko parte hartzea esplikatuz.