IPUIN KONTAKETA SOLIDARIOA

Aurtengoan Ipuin Kontaketa Solidarioa aurrera eraman da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen lanari esker.  Ipuin desberdinez beteta etorri dira ikasleak eta gure eskola eta herriko beste ikasleei egin diete kontaketa. Ondoren, eta guztia borobiltzeko, talde bakoitzak ekintza bat egin du ikasle zaharrenak gidari izanik. Gustora aritu dira denak. Plazida Otaño Liburutegiarekin elkarlanean egindako ekintza aberasgarria izan da, irakurketa sustatu eta gure eskola anaieratua dagoen Henry Ortiz ikastexeari elkartasuna adieraziz.

Comments are closed