EUSKARAREN EGUNA OTAÑON

Zizurkilgo Otaño eskolan Euskararen Eguna ospatu dugu urtero bezala. Aurtengo ospakizunerako egitaraua bete betea izan da.

Haur Hezkuntzakoak party apartan jolasten pasa dute goiza, besteak beste, aurpegiak margotu eta  eskulan ezberdinak eginez.

Lehen Hezkunzako ikasleek berriz, pertsonaia ospetsu baten bisita izan dute. Aurten, Nahia Zudaire igerilari Usurbildarra gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute. Honek, Parisko Joko Paraolinpikoetan bizi izandako esperientzia kontatu du besteak beste.

Arratsaldean berriz, eguraldia lagun izan ez arren, egitarauarekin aurrera jarraitu dugu. Herri kirolak Joxe Arregi plazan egin beharrean Otaño eskolako frontoian burutu ditugu: zaku karreran, sagar bilketan, txingetan….  aritu dira ikasle, irakasle eta baita ekintza honetara gerturatu diren zenbait guraso ere.

Egunari amaiera emateko, gaztain jana egin dugu.

Otañon euskara, hitza eta giltza!

 

 

Comments are closed

© 2019 Notio