Otsailaren 11an, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gai hau hartuta, zientzian genero-berdintasuna bultzatzeko asmoarekin ekintza xume bat burutu dute Haur Hezkuntzan. Zer da zientzialaria izatea eta nor izan daiteke zientzialari hausnartu dute eta jarraian talde txikitan, zientziari loturiko jarduera ezberdinak burutu dituzte.