Ingurumen eguna

Ekainaren 5ean, ingurumen eguna ospatu dugu Otañon. Egunean zehar, adin tarte bakoitzeko ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte:

HH-n Ipuin saltsa burutu dute “Amalurra Zaintzen” izenpean.  LH 1 eta 2.mailako ikasleak patinekin Atxulondora joan dira eta LH 3-4-5 eta 6.mailakoak aldiz, txirrindarekin Asteasura joan dira.

Amaitzeko, talde argazkia atera dugu komunitate osoak.

AMALURRA GUZTIONA DA. ZAINDU DEZAGUN DENON ARTEAN!!!

 

Comments are closed

© 2019 Notio