Zizurkilgo P.M Otaño Herri Eskolak, 2003-2004 ikasturtean, gaur egun oinarri dituen zutabeak finkatu zituen. Ikasleek, irakasleek, familiek eta herriko hainbat eragilek egindako
ametsetatik eraiki ziren.
Orain, berriz ere, AMETS EGINGO DUGU. Denona eta denontzat den eskola hobetu, eta gureago egin dezakegu.
Zure ametsa helaraztera animatu nahi zaitugu, eta horretarako bi aukera dituzu:
–Ametsa idatzi, eta maiatzaren 4tik 12ra, eskolako sarreran egongo den postontzian sartu.
-QR-an agertzen den inprimakia bete.
AMETS EGITEKO EGIN KLIK HEMEN!