OLENTZERO eta MARI DOMINGI etorri zaizkigu

2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2.maila arteko ikasleek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute. Marrazki eta abestiak eskaini zaizkie, trukean gelarako oparitxo bana ekarri dizkigute. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila artekoek berriz pelikula eta jolasak izan dituzte. Eguna eta hiruhilekoa kantuan amaitu dugu.

Gaurko egunez Fraisoroko aitton-amonak gogoan izan nahi  ditugu. Beste urtetan abestera joan izan ohi gara. Gaur, ordea, eskolan grabatutako gabon abestiekin egindako bideotxoa eta hainbat eskulan eraman dizkiegu.

Eguneko argazkiak: https://pedromariaotanoeskola.eus/argazkiak/

 

Comments are closed

© 2019 Notio